Metropoli Forala 2013-11-06

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 6a

Solasaldi politikoaren tartean, Xabi Lasa, Bakartxo Ruiz, Manu Aierdi eta Ioseba Ezeolaza izan dira. Mahatsa biltzen ibili da azken asteotan Harkaitz Arbizu atarrabiarra. Bordelen bizitako esperientzia kontatu digu. Eguzki Bideoak Taldeko kide bi Irrintzi Dorrera etorri zaizkigu haien azken proiektuaren xehetasunak ematera. Inguruan ditugun sakeleko telefono, wifi, ordenagailu eta antenen uhinek gizakiongan sortzen dituzten kalteak aipatu dizkigu Joxerra Aizpurua industria ingeniariak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!