Nekane Perez: Fitero, militar bati gutuna idaztea eta Lomceren doktrinamendu eza

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 5a

Orain dela egun batzuk Fiteron kuartel berria irekiko dutela irakurri nuen, seguritatea bermatze aldera. Ekimen ona eta eraginkorra omen da enpresak inbertitzen animatzeko, lana erakartzeko, horrela azaldu dute, bederen. Zalantzarik gabe, teoria ekonomiko berri honen barrenean egonen da ikastetxeetan egindako proposamena, Militar bati gutuna idaztearena.

Harritzeko modukoa, irakasleok urteak daramatzagu aldarrikatzen ikastetxeetan bizikidetzaren alde egiten den lana: emozioen kudeaketa eta hitzaren garrantzia gatazken trataeran, bake- kultura zabaltzen eta horri lotuta dauden baloreak… Bitartean Estatuak- gure ikasleak herri honen gatazka ezagutzeko argitaratuko den liburuan parte hartuko duena- militarismoaren baloreak goraipatzea proposatzen du. Norabide bera daramagu, bai… pena kontrako norantzan joaten direnik, horrela gabiltza beti.

LOMCEk doktrinamendua geletatik ezabatzeko helburua du, ziur? Nik erranen nuke ezabatzeko baino antzinakoak ezartzeko. Hau da: Espainia, ejertzitoa eta eliza. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!