Iruñerrian Gaur 2013-11-05

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 5a

Langabezia datuak ezagututa Nafarroako Gobernuaren eta sindikatuen balorazioak ekarri ditugu azalera Iruñerrian Gaur. ELA eta LAB kritiko 515 lagun gehiago daudelako langabezian bai, baina batez ere Nafarroan dauden 50.992 langabeen artean asko direlako inongo prestaziorik gabe daudenak. Alor politikoan Parot Doktrinak UPNren eta PSNren artean sortu duen egoera eta Bilduk eta Aralar-Nafarroa Baik egin dituzten hiru lege proposamenak izan dira protagonista. Hezkuntzan, Jose Ignacio Wertek iragarri duen azkenari buruz mintzatu gara: Erasmus beketan murriketak izanen direla esan du Ministroak. Horren eraginez hitz egin du Nafarroako Unibertistate Publikoko Nazioarteko sailaz arduratzen den Iosune Urzainkirekin eta berak azaldu du zein eragin izanen duten ikasleek neurri horrekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!