Inma Errea: Izoztuta

Euskalerria Irratia 2013ko azaroaren 5a

Cirque du Soleil konpainiak interesa agertu omen zuen ikuskizun batzuk egiteko Reyno de Navarra Arena pabiloian, baina Nafarroako Gobernuaren zurruntasunak uxatu omen zituen haren asmoak.

Horren harira, www.reynodenavarraarena.es helbidera egin dut bisita.

Proiektu izoztu bat ikusi dut, eta ikara sentitu dut, hotz-ikara.

Webgune txukun samarra –euskaraz ere bai–, baina webgune batek berezkoa duen mugimendurik gabea. Bukatuta, artxibatzeko moduan-edo. Azken albistea, 2012ko martxokoa.

Irudietan oparo: aurkezpen-bideo bat, eta bertan jende birtuala, alegiazkoa. Izan litekeenaren eta segur aski izango ez denaren malenkonia aldebresaren ikur.

Argazkietan, obrak, xeme-mehe jasota 2009ko irailaz geroztik. Irudi berrienak, ordea, ez hain berri: 2013ko urtarrilekoak.

Cirque du Soleil konpainiaren ikuskizun distiranteek epelduko lukete agian halako itzoz-puxka. Baina, momentuz, izotz segitzen du, hemengo beste gauza askoren antzera, hemengo aldresbekeria eta hormatze ugarien metafora-edo.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!