Murrizketek hildakoak eragiten dituztela salatu dute Nafarroako Gobernuz Kanpoko Erakundeek

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 30a

Nafarroako Gobernuak ezarritako murrizketak direla-eta, 2007tik hona desagertu egin dira giza-ekintzetara bideratzen dituzten ekarpenak. Gainera, urte anitzetan aurrera eramandako proiektuak jaitsi egin dira hain zuzen finantziazio faltagatik, ia %89. Horrek zer dakar? Ba urteotan lortutako zenbait helburu desegitea. Nafarroako Gobernuz Kanpoko Erakundeen koordinatzaileak uste du, ezin dela bereizketarik egin Nafarroan dauden pobreen eta Munduan daudenen artean, finean, jokoan dagoena delako giza eskubideen bermea eta guztiek dute eskubidea ongizate hori izateko, pertsonak helburu direnean batzuen eta besteen artean ezin delako lehiarik onartu: Garapenean ezartzen dituzten murrizketak diruz neurtu baino, hildakoetan neurtzen direlako.

Garapenerako laguntzak pobrezia ezabatu ahal izateko direla nabarmendu dute eta eskatu diete parlamentariei kontuan har dezaten hori. Hortaz, pertsonak lehentasuna izan daitezen eskatu diete, guztion eskubideak berma ditzatela, diru sarrera gehiago bideratzea horretara eta eraginkortasunez erabiltzea. Horregatik, ezinbestekoa da gutxienez iazko aurrekontu berbera bermatzea.

Konpromisoa har dezatela

Parlamentarien txandan aditu ditugu, batetik UPNko eledun Jose Antonio Rapun. Dio, Nafarroako Gobernuaren konpromisoa dela euro bakar bat bera ere ez murriztea datozen aurrekontuetan garapenari ez eta gizarte zerbitzuetara bideratzen den diru partidari ere. Gutxienez garapenerako bost milioi euroko aurrekontua mantenduko duela esan du.

Oposizioaren artetik entzun ditugu PSNko Maria Victoria Arraiza. Esan du, garapenera bideratzen den laguntzak giza garapena dakarrela eta pobrezian bizi direnen kopuruak behera egitea, hortaz, onartezina dela alor horretan murrizketez hitz egitea. Gainerakoen iritziz, pertsonen beharretara bideratzen diruaz ari direnean, ezin da murrizketaz hitz egin. Alderdien gainetik jarri behar den dirua dela uste dute, ideologien gainetik. Elkartasuna neurtu ezina dela diote eta giza eskubideen alde politikoen eskura dagoen guztia egin behar dela adierazi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!