Josi Basterretxea: LOMCE, Espainiako Senatuan

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 30a

Inguruko egunkarietako azaletan bilatzen saiatu naiz, baina barrualdean aurkitu dut argazkia. Euskadi, Katalunia, Andaluzia, Asturias eta Kanarietako hezkuntza-kontseilariek bat egin dute Espainiako Senatuan Hezkuntza-lege berriaren kontra, Wert ministroak indarrean jarri nahi duen horren kontra. Aurreko astean, greba-deia eragin zuena, besteak beste, bai Euskadin baita Nafarroan ere.

Kuriosoa da ikustea zer sentiberatasuna duen PPko Gobernuak kontu batzuekin, eta besteekin. Boto guztiak, nonbait, ez dira berdinak.

Asteburu honetan terrorismoaren biktima batzuekin izan da Madrilen, arrapalada batean igo da delako biktima horien gurdira. Estrasburgok Parot doktrina deitua gogor hartu eta gero.

Greba bat, bost erkidego autonomokoetako hezkuntza-sailburuen agerraldia, eta hainbat gizarte- eta hezkuntza-eragileren protesta arrazoituak ez dira nahikoa izan hezkuntza-lege berria zalantzazkoa bihurtzeko. Aplikazioaren egutegia da, nonbait, eztabaidagarri den bakarra. Ez filosofia. Demokraziaren definizio bitxiak egitera ohitu da PP Madrilen. Eta haren akolitoak, autonomia-erkidego batzuetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!