ARGIA astekariaren azken aleaz aritu zaigu Unai Brea kazetaria. Arkaitz Almorzak, IRATI irratiko esatariak, Erronkari eta Zaraitzu ibarreko aldeko berriak kontatu dizkigu. Etxepare sariak izan ditugu mintzagai ondoren, Leire Bilbao eta Maite Mutuberria elkarrizketatu ditugu. Eusko ikaskuntzaren txokoan, Elvira Lizeagak "Telp" proiektuaren inguruan hitz egin digu.