"'Es ke' Aitorren hizkuntz zaharra nahi dugu zabaldu"

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 29a

Garbiñe Urreizti Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskolako zuzendariak apirilean irakurri zuen bere doktoretza tesia Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Bertan Nafarroako D hizkuntz-ereduan dauden Batxilergoko 1. mailako ikasleen mintzamena, euskaran eta arlo formalean, aztertu du. Ondorio nagusiak dira gazte hauek komunikatzeko gai direla alor akademikoan, nahiz eta akatsak egin.

Zer nolako hizkuntza kalitatea duten, zeintzu diren gehien errepikatzen diren akatsak, zer alde dauden eremu euskaldun, ez euskaldun eta mixtoko ikasleen artean, zer pertzepzio duten honetaz gazteek...hori dena aztertu dute lan sakon eta zehatz honetan. Argi dagoena da erabilera sustatu behar dela nork berak bere hizkuntza  bizirik eta erabilgarri mantendu nahi badu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!