Arazoak dituzten haurren arreta bermatzeko eskatu diote Iruñeko Udalari

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 29a

Haurtzaroa eta nerabezaroa babesteko programak baliabidez hornitzeko eta plangintza zehatza egituratzeko eskaera egin dute Iruñeko Udaleko lan alor horretan dabiltzan profesionalek. Izan ere, kritikatu dute, inprobisatzen ari direla euren egunerokoan eta gero eta baliabide tekniko gutxiagorekin ari direla zereginetan, noiz eta, hazi egin denean laguntza eske doazen familien kopurua.

Langileak kexu

Duela hilabete bat bildu ziren euren egoeraren berri eman eta eskaerak egitera Iruñeko Gizarte Zerbitzuez arduratzen den zuzendaritza taldearekin. Azaroaren 5ean elkartuko dira berriro. Zuzendaritzak proposamen zehatzak eta dauzkaten arazoei irtenbideak emateko baliabideak ematea espero dute.

Gaur egin dute aurreikusiak zituzten protesten artean azkena. Zuzendaritza taldearekin bilkura egin ostean, baloratuko dute protestekin jarraituko duten edo ez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!