Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak Nafarroako Elikagaien Bankua proposatu du hautagai Nafarroako 2013ko Urrezko Domina jasotzeko. Erabakia hartzeko proposamena Alderdi Popularrak egina da.
Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak atzera bota du Barañaingo Gizarte Plataformak herri horretan elikagaien banku bat abiarazteko ekimenaren alde egiteko proposamena. Proposamen hori Bilduk, Aralarrek eta Izquierda-Eskerrak aurkeztua zen.
Elikagaiek ez dute, omen, kidetzapen politiko jakinik.
Elikagaien behar gorrian daudenei ere, hain segur, bost axola nondik datorkien jana, edo elikatzaileak zer alderdiri diren atxikiak.
Elikagaien banatzaileei laguntza erakusteko orduan, aitzitik, agerikoak, diferentziak, banatzaileak nor diren, eta laguntzaileak zer alderditakoak.