Iruñerrian Gaur 2013-10-25

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 25a

ETBren seinale analogikoa digitalizatzeko eskatu dio Nafarroako Parlamentuak EITBri. "Poztasun neurtuarekin" hartu du Etxeratek Estrasburgoko Auzitegiaren epaia, eta kezka agertu du Espainiak martxan jartzen ahal du den "ingeniaritza" juridikoaren aurrean. UPNko Batzorde politikoak arratsaldean bilera eginen du igandean Madrilen egitekoa duten manifestaziora joanen den ala ez erabakitzeko. Txupinazoko ikurriaren harira, atxilotuei elkartasuna adierazi diete suhiltzaileek, atxilotuetako bi lankideak dituztelako. ELAk sindikalgintzaren beharra aldarrikatu du lan erreformari eta lan eskubideen galerari aurre egiteko. Iritziaren Plazan, gaur, Koldo Martinez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!