Xabier Barber: Ehuneko zero koma bat

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 25a

Azken hiruhilekoan, Estatu espainiarraren ekonomia %0,1 hazi omen da; beraz, teknikoki errezesiotik atera da.

Bitartean, langabeziaren kopurua 6 miloi pertsona ingurukoa da. Etxebizitza galdu duten pertsonak ehun milaka zenbatzen dira. Pobrezian sarturik daudenak, milioika. Gero eta familia gehiago hurbiltzen dira elikagai bankuetara eta gizarte langileengana bere umeentzako janari bila.

Montoro ministroak botila erdi beterik ikustea nahiago du eta tuneleko muturrean argia ikusteaz gain, krisiaren irtenbidea ere ikusten dela esan du, errezesioa eta krisia kontzeptuak nahastu nahian.

Ai Cristóbal, Cristóbal, zer egin dugu zu bezalako pertsonaiak jasan behar izateko?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!