Laura Perez Ruano: eskola publikoa denontzat!!!

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 24a

Gauerkoan, minutu bateko isiltasuna egin nezakeen kalitatezko eskola publikoaren amaierarengatik, baino EZ. Isildu beharrean, nahigo dut borroka egiteko dauden hamaika arrazoiak aurkeztu, ea Donapeako proiektuarekin gertatu izan den bezala, LOMCE legea, guztion artean geldiaraztea lortzen dugun. Esaten denaren kontra, protestatzea zentzuzkoa da beti, nahiz batzutan helburuak ez erdietsi.

 

Ez dugu merkatuen interesen menpe dagoen hezkuntzarik nahi, ezta klase sozialen arabera esarri nahi den sailkapen goiztiarra, zerbitzari edo ingeniari izango garen txikidanik erabakiko duena.

 

Euskeraz bizi eta ikasi nahi dugu, neska-mutilak elkarrekin eta erlijioa eskolatik kanpo! Filosofia, historia eta beste hainbat zientzien bitartez pentsamendu kritikoa garatzen lagunduko duen hezkuntza behar dugu, segregazioa eta elitizazioarekin akabatuko duena; hezkuntza kooperatiboa behar duelako izan eta ez lehiakorra.

 

Eskola Publikoaren bidez bermatzen den aukera berdintasuna sustatzeko eta hezkuntza etorkizuneko armarik potenteena delako eta ez diegu deuseztatzen utziko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!