Saioa Alkaiza: Bloody sunday

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 24a

Bloody Sunday. Igande odoltsua. Ipar Irlandako Derry herrian odolez markatutako data. Izan ere, 1972ko urtarrilaren 30ean soldaduek hamalau pertsona erail zituzten. Hamalau manifestari akabatu zituzten tiroz, Irlandaren indepentzia eskatzeagatik.

Igandea; futbol partida aspergarrien eguna; konpromezuzko familia bazkarien data, presupuesto baxuko pelikula txarrak telebistan ikusteko eguna. Orduan, baina odoltutako igandea izan zen. Odoltsua. Odolustutako egun bat. Gorriz markatuta egutegia; gorriz, odolez.

Orain, Bloody Sundayean hamalau pertsona akabatu zituzten militarrak epaituko omen dituzte. Diotenez, errugabeak hiltzeagatik heriotza kargu pean eramanen dituzte auzitara..

41 urte pasa dira soldadu horiek tiro egin zutenetik. Epaitegiak kondenatu arren, ez dira kartzela joanen. Denbora asko pasa da; eta militarrak zaharregiak dira.Epaiketa sinbolikoa baino ez da.

Amorrua eman dit, sinbolismo horrek.

Aitzitik, pentsatzen dut hemen hori ere ez dugula. Eta sinbolikoki bada ere, polita litzatekeela GALak epaitzea, edo torturatzaieak.

Eta ez Euskal Herrian sinesten duten gazteak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!