"Estrasburgoko epaiarekin ez du Ines del Riok irabazi, ezta ETAk ere; euskal gizarteak eta Espainiakoak irabazi dute". Hainbat eragile politiko, sozial eta ekonomikok agerraldi jendetsua egin dute Iruñean, eta Espainiako Gobernuari beste presoak ere askatzeko eskatu diote. Donapearen inguruko gaian, azken hitz ez dago emana: sozialisten jokoaren aurrean, oposizioko gainontzeko taldeek uste dute aurrera aterako dela legea bihar Parlamentuan; Gobernuak ez du erretiratu PSISa, baina sozialistekin hitz egiteko borondatea agertu du. Arlo sindikalean, CCOO pentsioen erreformaren aurka gaur, bihar, LOMCEren kontra hezkuntza komunitate guztia. Iritziaren Plazan, gaur: Alberto Barandiaran.