“Madrilen sortzen ari diren giroa oso kezkagarria da”

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 23a

Gure solasaldiko parlamentariak, artxiboko irudi batean

Parot doktrinaz mintzatu gara gaur Metropoli Foraleko parlamentarien solasaldian. Denak keztaturik azaldu dira presoen inguruan Madrilen sortzen ari diren giro mediatiko eta politikoarekin. “Biktima elkarte jakin bateko eledun jakin bat justizia biktimak justizia beren kaxa egiten has daitezkeela esatea gehiegizkoa da. Biktimen samina guztiz ulergarria da. Baina halakoak esatea ez da onargarria”, adierazi du Bilduko Bakartxo Ruizek. Aralar-Nafarroa Baiko Xabi Lasaren aburuz, “Parot doktrina bertan behera geratzea ez da iraingarria biktimentzat, giza eskubideak norberaren alderdi politikoaren interesen gainetik jarri behar dira, eta buru hotzarekin jokatu behar da”. EAJ-Geroa Baiko Manu Aierdik bide beretik jo du: “Giro horren aitzinean, inteligentziaz jokatu beharra dago, buru hotzarekin, giroa are gehiago berotzeko aukerarik eman gabe”. Izquierda-Ezkerrako Joseba Ezeolazaren idurikoz, “presoak kaleratzerakoan, biktimen samina aintzat hartu behar da, baina edonola ere gizarteko gehiengoa bakearen dago eta bake nahi hori giro mediatiko eta politiko interesatu eta zabar horri gailenduko zaio”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!