Fermin Etxegoien: “Ekografia abortatu nahi duenari ikusaraztea Nafarroan bakarrik gerta daiteke”

Euskalerria Irratia 2013ko urr. 23a, 19:48

Fermin Etxegoien bere blogetik harturiko irudi batean

Abortoaren legea aldatu egin nahi du Espainiako Gobernuak. Erreforma horren ondorioz emakumeei abortatzeko eskubidea eragotzi nahi zaie. Carlos Salvador UPNko nafar diputatuak beste proposamen harrigarri bat egin du pasa den astean. Haurdunaldia bere borondatez eten nahi duen emakumea derrigortu nahiko luke umearen ekografia ikustera.

Gaiaz iritzia eskatu diegu Eduardo Valencia informatikari eta filologoari eta Fermin Etxegoien idazle eta kazetariari.

Valenciaren esanetan, “ez da onargarria proposamen hori baina ekografia erakustea eragingarria izanen litzatekeela iruditzen zait, tabakoaren paketeekin gertatzen den moduan”. Etxegoienek dioenez, “Carlos Salvador diputatua izateaz gain katekista ere bada, beste hainbat bezala Nafarroan. Hau bezalako proposamenak nonbait egitekotan Nafarroan egiten dira. Ezin dute inor behartu argazki bat ikustera bere gogoaren kontra”.

Carlos Salvadorrek nabarmendu duenez, ekografia erakutsi nahi izatea proposamen aurrerakoia da. “Emakumeari informazio osoa eman nahi diogu”.

Gure gonbidatuen iritziz abortuarena gai serioa eta sakona da hain modu arinean aritzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!