Errepikatzen ari dira hiltzea merke atera zaiela. Merke? 24 urte giltzapean egonda merke? Jatetxe batean 50 euro ordaindu eta merke atera zaiola erraten duenak erran dezake hori. Edo bere interes politikoengatik gezurra erein nahi duenak. Edo errabia handia duenak. Edo min handia. Bai, mina. Une hauetan baldarkeria litzateke min horretaz ahanztea. Ergelkeria, gure pentsamendutik ezabatzea, existituko ez balitz bezala. Garrantzirik ez balu bezala. Axolagabekeria eta ikuspegi eza, beren mina oihukatzen ari direnen lekuan ez jartzea, segundo bakar batez baizik ez bada ere. Karrikara aterako dira, larrutik pagatuta. Hiltzea garesti atera zaie. Oso garesti.