Josi Basterretxea: Ines del Rio, jomugan

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 23a

Esan berri duzuenez, Ines del Ríoren argazki ugari erakutsi dituzte egunkariek gaur euren azaletan. Batzuetan, hor agertzen da preso ohia ikurriña baten ondoan; besteren batean, auto barruan, etxerako bidean, atzo kartzela utzi eta gero.

Denen artean, batek eman dit atentzioa. ABC madrildarrak zirkulu bat marraztu dio preso ohiari aurpegian, diana moduko bat-edo. Niri, behintzat, diana bat gogoratu dit, beste askori egin zaienaren modukoa herriko paretetan.

“Zer espero huen, ba?”, esango dit norbaitek. Ba, ez dakit, egia esan. Baina, holakorik ez.

Amorru handia dabil bazterretatik. Eta amorruak ez ohi du pentsatzen uzten. Minak ez du pentsatzen uzten. Errebantxa nahiak ez du pentsatzen uzten.

Begia begi truk, Testamendu Zaharrak zioen. Baina, asko idatzi da harrez geroz.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!