Iruñerrian Gaur 2013-10-22

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 22a

Ines del Rio presoa aske uztea erabaki du aho batez Auzitegi Nazionalak. Espetxetik noiz aterako zain daude haren familia eta lagunak Teixeirako kartzela atarian. Iruñerrian Gaur albistegian Amaia Izko abokatuak hara zihoala esan dizkigunak jaso ditugu, Joxerra Senar BERRIA egunkariko kazetariak espetxe ataritik egin digun kronika, Martxelo Diaz eta Ibai Fernandez kazetarien analisia, eta Gaizka Arangurenen iritzia. Bestetik, 54.000 euroko isuna ezarri dio Eusko Alkartasunari Industria Ministerioak ETBren antena jartzeagatik; prozedura irregulartasunez betea dagoela salatu du EAk. Auzitegi Goreneko fiskaltzak ez du deliturik ikusten Uxue Barkosen jokaeran Iruñeko Udaleko dietak hartzerakoan. Lan arloan, ELAk zerbitzu publikoen alde egin duen elkarretaratzea eta Iruñeko Udaleko Haurrentzako Programetan lan egiten dutenena albiste.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!