Parot doktrinaz hitz egin dugu Amaia Izko abokatuarekin eta bi kazetarirekin: Ibai Fernandez eta Martxelo Diaz. Iruñeko Udalak asteburu honetan, Independentzia gerra gogoratzeko antolatu duen desfileaz iritzia eskatu diogu Nabarralde Elkarteko Joseba Asiron historialariari. Haurdunaldia bere borondatez eten nahi duen emakumea derrigortu nahiko luke umearen ekografia ikustera, Carlos Salvador, UPNko diputatuak. Gogoeta egin dute proposamenaz Eduardo Valencia informatikoak eta Fermin Etxegoien idazleak.