Kazetari aritzen nintzen garaian, ia obsesio izaten nuen maiz hurrengo eguneko albiste izango zena aurkitzea. Eguneroko kazetaritza utzi, eta ofizioa erabat baztertu ezinik-edo, albisteei zeihar begiratzen ohitu nintzen, berrien ezkutuko ertzen xerka.
Aurreko egunean, amaginarrebak eman zidan pìsta, etxeko sukaldearen gordean, hontaz eta hartaz ari ginela. Galdera jaurti zuen bestela baitakoan: “Zer? —esan zuen— konpondu al da ospitaleetako sukaldeen afera?” Ez nuen jakin erantzuten. Bakarrik otu zitzaidan esatea bazirela egunak komunikabideetan ezer ez zutela aipatzen...
Hori zeren seinale den ez dakit oraindik. Hobeki jaten dute gaixoek? Edo, besterik gabe, janaren txarrarekin ohitu dira?
Benetan dakidan egia hau da: albisteak, sukaldekoak barne, gure begien aurrean agertu bezala desagertzen direla, batek daki zeinen komenentziaren arabera...