Parot doktrina bertan behera utzi du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak. Nafarroako alderdi politikoen erreakzioak bildu ditugu Iruñerrian Gaur. Tuterara ere begiratu dugu Nafarroa Oinez festaren biharamunean; pozik dago Anika Lujan Argia ikastolako zuzendaria festa nola joan den ikusita, baina gaineratu du Fontellasko ikastolan laguntza gehiago behar dutela. Parlamentuan sozialistek datozen orduetan aurkeztuko diete gainontzeko taldeei Donapeako operazioa geldiarazteko lege proposamenaren zuzenketa. Asteak dakartzanetan, Bertsoaroa. Eta iritziaren tartean, Nekane Perez.