Santi Leoné: “Parot doktrinarekin hain kezkatuak dabiltzanei ez zaie inporta GALekoak kalean egotea”

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 21a

Gaurkotasuna hamar puntutan laburbiltzen digu Santi Leoné idazle, historialari eta irakasleak.

Heroiak

José Iribas, hezkuntzako murrizketen heroiak, hau txiokatu du azken egunotan:La única manera de hacer un gran trabajo es amar lo que se hace”. Hau da, egiten duzun hori maitatzea dela lan izugarri ona egiteko manera bakarra. Santi Leoneren esanetan, “irakaskuntzan amodioagatik ari dira anitz lanean, eta langileen egoera kaskartzen ari dena ez da egokia lezioak ematen ibiltzeko”.

Heroiak, benetakoak, Tuterako Argia Ikastolako kideak. Idazle iruindarrak gogoratu duenez, “Nafarroan legeak ez du hizkuntzen egoera arautzen, euskararen erabilera mugatzen eta oztopatzen baizik”.

Barcina doktrina

Heroien artean, beste bat, txupinazoaren auziaz arduratu den epailea, izulaborria gertatu zela adierazi baitu. Santi Leonek dio poliki-poliki, Barcina doktrina finkatzen ari dela Iruñeko Epaitegietan. “Ikurrina jartzeagatik eta tartak botatzeagatik, atxiloketa azkarrak eta kondena handiak behar dira; ustelkeria kasuetan, fiskalak abokatuarena eginen du, eta azkenean akusatuaren ohorea garbi-garbia aterako da”.

Aurrera jarraituz, gogoratu dugu egun hauetan bi urteurren betetzen direla: batetik, bi urte dira ETAk ekintzak egiteari utzi ziola eta, bestetik, GALek ere 30 urte bete ditu. Leonek nabarmendu digunez, “ETAkideak ez dira nire heroiak, baina iduri luke GALekoak demokrata zintzo anitzen heroiak izan zirela. Edo, bederen, Parot doktrinarekin hain kezkatuak dabiltzanei ez zaie inporta GALekoak kalean egotea”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!