Anika Lujan: "Pozik gaude, baina Argia ikastolan laguntza gehiago behar dugu"

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 21a

Argia ikastolako zuzendari Anika Lujan

Nafarroa Oinez festa nola joan den ikusita, pozik dago Anika Lujan Argia ikastolako zuzendaria: "Oso polita izan da jendearen erantzuna ikustea. Bihotzez eskerrak eman nahi dizkiet bereziki boluntario moduan lan egin duten guztiei, eta orohar Tuterara etorri diren denei". Nolanahi ere, ez da ausartzen Tuteran zenbat euskaltzale elkartu ziren eta haien eskutik zenbat diru bildu den esatera: "Badakit kazetariek zenbaki zehatzak nahi dituzuela, baina oraindik oso goiz da horretarako. Edonola ere, oso pozik gaude antolakuntzaren aldetik dena oso ongi joan delako". Nolanahi ere, argi du bildutako dirua tamalez ez dela aski izanen ikastolaren zorra kitatzeko: "Aurtengo Nafarroa Oinez festaren helburu nagusia ekonomikoa zen. Erriberan euskara ikus eta entzungai izatea ere garrantzitsua zen, baina batez ere dirua lortu nahi genuen gure 1,9 milioi euroko zorrari aurre egin ahal izateko. Eta argi dago bildutako dirua ez dela aski izanen. Laguntza gehiago behar dugu".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!