Xabier Barber: Demokrazia ote?

Euskalerria Irratia 2013ko urr. 18a, 17:46

Ikurriña jartzeagatik 6 arrantzale atxilotuak. Iruñeko alkatea, pozik: "Ordainduko dute!".

Talde politiko baten kideak izateagatik, 2 gaztek 6 urteko kartzela zigorra. Atxiloketa luzatzen, baketsu saiatzeagatik, mota guztietako ostikoak, zaurituak…

Jarduera sozio politikoetan ibiltzeagatik, 40 gazte epaituak, haietariko asko torturatuak, biharamunean batzuk kartzelara.

Jarduera politikoetan ibiltzeagatik, 36 lagun epaituak, beste 110 Madrilgo Entzutegian agertu behar, biharamunean batzuk kartzelara…

Berrogei urte eta gero, zerri askara botatzeko demokrazia ote?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!