Iruñerrian Gaur 2013-10-17

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 17a

Egoera ekonomikoa eta soziala ardatz nagusi Iruñerrian Gaur: Parlamentuan, aurrekontu eta defizit helburuaren kontura, Madrildik agintzen diotena itsu-itsuan betetzea leporatu dio oposizioak Barcinaren Gobernuari. Kalean, pobreziaren aurka lan egiten duten gizarte eragileen protestak gaur, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunean. Barcinak ere Bildu egin du txupinazoan ikurrinaren kontura gertatu zenaren errudun. Eta Tuterara ere begiratu dugu gaur ere Nafarroa Oinez festaren haritik: "Badira, bagara" dokumentala emanen dute Nafarroako Parlamentuan; egileetako batekin hitz egin dugu. Iritzia, Iruñerrian Gaur, Jon Abrilek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!