Filmetan ez ezik, errealitatean ere posible da denboran atzera egitea. Gurean azken egunetan horixe gertatzen ari zaigu. Egia da duela pare bat urtetik ikusten dugun argiak ez duela dizdirarik galdu. Tunelaren amaiera ikusten segitzen dugu, beraz, baina hau guztia harrigarria bezain tristea da.
Amedo telebistan, guztiok genekiena lotsarik gabe baieztatzen. Galindo hiltzailea libre Otegik kartzelan segitzen duen bitartean. Euskal Herriko gazte andana Madrilen, politika egiteagatik kartzela-zigorraren mehatxupean. Uztailaren 6ko ikurrinarekin bueltaka: atxiloketak, akusazioak eta, orain, ekimen haren aurkakoak kanabera hartzeko prest, hortik etekin politikoa atera dezaketeelakoan.
Noizbait hasiko al da herri honek –eta batez ere herri honetako herritarrok- merezi dugun pelikula berria?