Epaileak libre utzi ditu aurtengo txupinazoan ikurrina erraldoia zintzilikatu zutelakoan atxiloturiko sei lagunak. Epailearen aurretik pasa eta gero ez dagoela inputatuta jakinarazi du Patri Perales Iruñeko Bilduko zinegotziak. Nafarroako Gobernuak esan du Bilduk erakundeak erabiltzen dituela erakundeen kontra jotzeko. Atzoko polizia operazioa "gehiegizkoa" izan zela salatu dute EH Bildu, Geroa bai eta Izquierda-Ezkerrako ordezkariek Metropoli Forala saioko solasaldian. LOMCEren aurka manifestazio bateratua antolatu dute hezkuntza komunitateko eragile guztiak hilaren 24rako. Eta Tuteran guztia prest daukate igandean Nafarroa Oinez ospatzeko.