Iraina ez zen garbitu gabe gelditzen ahal. Laidoak zigorra behar zuen. Uztailaren 6an berean epaileak bilatzeko eta harrapatzeko agindua eman zuenetik, bi segurtasun kidegotako agenteak elkar lanean aritu dira. Berrogei bat lagun. Edo hiruretan hogei. Gau eta egun. Oporrik ez. Helikopteroak eta ordenagailu programa sofistikatuenak. Detektagailuak, entzungailuak. Bideo grabazio zahar eta berriak. Madrildik etorritako espezialistak. FBIren laguntza berezia. Mossad-en parte hartze ezohikoa. Marineak. Bones. El Mentalista. Zalduneriako zazpigarrena. Melillako erregulareak. Lakarko tertzioa. Atzo, azkenean, operazio polizial erraldoiaren emaitza. Zitalak kaiolan daude. Arnas har dezakegu.