Aurtengo Sanferminetako txupinazoan ikurriña jartzea leporatuta, sei lagun atxilotu dituzte. Iruñeko alkateak esan du iruindarrak laidotu zituztela lagun horiek, ikurriña hain modu nabarmenean erakusteagatik hain egun seinalatuan.
Euskal Herriko egunkari batzuetan ikusi dut ikurriñaren afera hori. Ordea, Madrilgo batean ikusi, estelada ikusi dut, Kataluniako independentistek erabiltzen duten bandera, Kataluniako ofizialari izar zuri bat erantsia.
Bada, Madrilgo egunkari antidemokratiko batean diotenez, enpresa-gizon batek patentatu du estelada hori. Banderak, ofizialak ez diren kasuetan, patentatu egin daitezke. Eta horixe egin omen du Castellóko gizon horrek.
Egunkari madrildarrak dioenez, Castellóko lagun hori ez da independentista. Iruñeko alkatearen antzera, gustukoa ez duenaren erabilpena oztopatu nahiko du? Ala negozioari begira jarrita dago?