Elixabete Garmendia: Puxika laranjak

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 15a

Puxikak puzten, non eta Auzitegi Nazionaleko aretoan; laranja koloreko puxikak, kamisetak bezala. Eta izenburuak dio: “Torturapeko deklarazioak oinarri hartuta hasi dira epaitzen 36 gazte”.

Bart, ETB2ko “60 minutos” saioko erreportajean, Lasa eta Zabalaren kasua azaldu zuten bere gordinean. Ondorengo “El dilema” eztabaidan torturaz , hemen egindako torturaz, mintzatu ziren ahoan bilorik gabe. Argiena Pako Etxeberria forensea izan zen, Juan Carlos Etxeberria kazetariak egin zion elkarrizketan. Pako Etxeberriak, bere ikuspuntu profesionaletik, komisarietan urtetan izandako tortura kasuen basakeria eta proportzio izugarria agerian utzi zituen. Tortura praktika arrunta izan dela alegia. Torturatzeko moduak nola joan diren aldatzen, odol gabeko tortura, gorputzean ageriko markarik uzten ez duena bilatu arte. Lehen aldia, nire akorduan, telebista publikoan torturari buruz hain argi mintzatzen zirena.

Aritz Galarragak BERRIAn, gaurko bere Ekografian ETBko albistegiek Iruñeko Herri Harresiari buruz eman duten informazioa nabarmentzen du, Donostiako eta Ondarroako kasuetan ez bezalakoa.

Puxika eta kamiseta laranjek, herri harresiek… laster txatarretan behar luketen armek ez bezalako indarra daukate.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!