Plazaberri Barañaingo agerkari digital berria da. 21.500 biztanle inguru duen Nafarroako hirugarren hiriak bere komunikabide propioa badu Interneten honezkero.
Duela bi aste izen bereko kultur elkarteak abian jarri zuen web gune berri hau bertako informazioa bildu eta plazaratzeko asmoz.
Berriak, gazteleraz batzuk eta euskaraz besteak, hainbat atal desberdinetan biltzen dira: plaza, jendartea, kultura, kirola, iritzia, agenda... Informazio instituzionala, herri mugimenduetatik sortutakoa eta kalean gertatzen dena biltzea dute helburu.
Erreportaiak eta kalean grabatutako elkarrizketak ere egiten hasiak dira Plazaberrin.
Elkarte honek 100 bat bazkideren sostengu ekonomikoa du oraingoz, eta beste horrenbeste laguntza emale berri izatea espero dute proiektua aurrera ateratzeko.
Arantxa Garcia Plazaberri aldizkariko erredaktorea Arratsalde.on saioan izan da komunikabide berriaren aurkezpena egiteko.