Xabier Barber: Zenbakiak

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 11

Urriaren 14an eta 17an, 2 makro-epaiketa abiatuko dira Madrilgo Entzutegi Nazionalean: 80 inputatu, beste 110 zitazio bidez deiturik, 72 urte jada kartzelan (epaitu gabe), 7 edo 8 hilabete Madrilen ala errepidetan, 1.000.000 euro baino gehiago…

Iruñean, igandean, manifa 1 dago, Eleak-ek deituta, goizeko 12:00tan, Golem zinemetatik.

Gero, nonbait, Iruñean ere bai, gazte 1, Luis Goñi, kalean agertuko da, atxilotua izateko eta 6 urteko zigorra betetzeko; jende pilo 1ek babestuko du, atxiloketa luzatzen saiatzeko, egoera salatzeaz gain. Beste gazte 1, Xabier Sagardoi, lehengo egunean harrapatu zuten, beste 6 urtez giltzapean mantentzeko. Segikoak omen ziren 2ak, besterik ez.

Zenbaki handiak behar dira igandean, Iruñeko kaleetan, bai manifan, bai babesgunean. Ea gauza garen 11 biltzeko!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!