Koldo Martinez: Konferentzia Episkopala

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 11

Konferentzia Episkopalak sortutako Cáritas erakundeak Errealitate Sozialaren Behatokiaren VIII. txostena kaleratu du. Gure gizartea areago pobretuz doala dio eta haustura sozialaren arriskua geroz eta handiagoa dela. Egoera honek, txostenak dio, urritasunaren espirala eta zaurkortasunaren guneak haunditzen ditu.

Argitara ematen dituen daturik nabarmenak ondokoak dira: Jasaten dugun eredu ekonomikoa errentaren desberdintasun arloan kontraziklikoki portatzen da, hots, atzeraldi ekonomikoa denean, desberdintasun hori areagotu egiten da baina zabalkunde ekonomikoa denean ez da txikitzen.

Bestalde azken urteotan pobrezia aregaotu egin da, batez ere pertsona eta familia zaurgarriagoen artean. Eta horrela, 3 miloi pertsona bizi da pobrezia larrian, hots hilean 307 euro baino gutxiagoz. Eta egoera hau kronifikatu egin da, iraupen luzeko langabetuen kopuruak gora egin baitu, 3 miloi terdi pertsona langabezian urte bat baino gehiago daramalarik eta beste 2 miloi bi urte baino gehiago. Guzti honek desberditasun soziala areagotu egiten du, Estatua Europako lurraldeen artean balorerik haundiena lortzen duelarik, aberatsagoen %20a pobreagoen %20a baino 7,5 aldiz aberatsago baita.

Eta sinets iezadazue, geure gaurko munduko epidemiarik latzena desberdintasun soziala da, egoera horretan bizi den gizartean ekoitzen dituen ondoriengatik, hainbat eta hainbat ikerketek argi eta garbi utzi duten bezala. Bitartean, oi, gu, hemen, bidean galduak, oi, gu hemen bidean galduak, oi gu hemen…

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!