Datorkigunea Eusko Ikaskuntzaren Gazteria Departamentuak gauzaturiko ekimena izan da. Hiru edizio izan ditu, Euskal Herriko bazter guztietako 100 gaztek parte hartu dute. Pentsaka aritu dira eta ondorioak atera dituzte, ideia sorta bat proposatuz: gazteen proposamenak egungo euskal gizarteari eginak. Ekimenean parte hartu duten Ainara Iraetarekin eta Uxue Domblasekin mintzatu gara.