Jon Garai: "Jendea kikildu nahi izan dute, presoen eskubideen aldeko erabakiak iritsi aurretik"

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 9a

Jon Garai, gure estudioetan

“Zalantza eta kezka asko ditugu, ez dakigu zertara datorren orain tamaina honetako operazio bat”, hala esan digu Jon Garaik, Herrira mugimenduko eledunak. Atxilotu zuten. Askatu dute. Ez du argi Herriraren aurkako operazioaren helburua. Baina garbi dauka Espainiako Gobernuak ez duela urratsik egin nahi presoen auzian: “Oztopoak jartzen dituzte, ez dute bakeari laguntzeko inolako borondaterik”. Hala mintzatu da gaur goizean, Metropoli Forala saioan.

Presoen eskubideen aldeko

Herrira-ren kontrako operazioa ilegalizazio fase berri baten hasiera izan zitekeela pentsatu zuten hasiera batean. Nolanahi ere, egunak aurrera egin ahala Garaik dio bestelakoa irakurketa bat egiten dutela: “Parot Doktrinaren inguruan aurki berriak izanen dira, eta oso litekeena da Europa presoen eskubideen alde eta Espainiako agintarien kontra egitea”.

Hori horrela, bere ustez, datozen asteotan presoen aldeko elkartasun mugimendua indartu eginen da, eta trapuan pupua jarri nahi izan dute. “Operazio honen bidez, presoen alde har daitezkeen erabakiak zapuztu nahi dituzte. Gizartea kikildu nahi dute presoen alde har daitezkeen erabakien aurretik”, hala adierazi digu Herrira mugimenduko eledunak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!