Amaia Izko: "Zuhur jokatu behar da Parot doktrinari buruzko informazioekin"

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 8a

Amaia Izko, Argia-ren artxiboko irudi batean

La Razon-ek, Madrilgo zentro-muturreko berripaperak, Parot doktrinarekin zabaldu du gaur: "Estrasburgo, Parot doktrina bertan behera uztearen eta 64 etakide eta sei bortxatzaile aske uztearen alde". ABC-k barruko orrialdeetan bide beretik jo du. Informazio horien guztien aitzinean, zuhur jokatzeko beharra nabarmendu du Amaia Izko abokatuak. Bera da, hain zuzen ere, Ines Del Rioren kasua eta horrekin batera Parot doktrina Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira eraman duen abokatua. "Argi dago Espainiako Gobernua eta egunkariok batera dabiltzala informazioa kudeatzen, eta ez da erraza jakitea zer helburu duten argitaratu dutena argitaratuz. Helburua den Estrasburgo presionatzea ala etor daitekeen horretarako prestatzea", azaldu du Metropoli Forala saioan. Nolanahi ere, baldin eta azkenean Estrasburgok doktrinaren aurkako epaia karrikaratzen badu, Izkoren idurikoz, "Espainiako Gobernuak oso zail izanen du epai hori ez aplikatzea". Eta ez bakarrik Ines Del Rioren kasuan, "baita gainontzeko euskal preso guztien kasuan ere". Izkoren elkarrizketa osoa entzuteko, klikatu lerroon azpian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!