Elixabete Garmendia: Gabrielen lekua

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 8a

Azaleko argazki nagusia kulturako gai bati eskainelixabetegarmendiatzeak parte oneko eguna dakar. Arestiri buruz sortu duten sentikaria aurkezten du argazki horrek.

“Gabrielen lekua” izena du eta Arestik 80 urte beteko zituen aitzakian mamitu dute. Andoni Egaña, Rafa Rueda, Oier Guillan eta Alain Urrutiaren bermearekin dator. Gero disko-liburu bat argitaratuko omen dute, beste idazle batzuen lanak gehituta. Arestiren urtebetetze postumo hau behar bezala ospatuta geratuko da.

Eta horretan, jakin minak harrapatu nau: Aresti bizi izan balitz, ze leku izango ote zukeen gaur egungo egunkarian? Agian zutabe bat idatziko luke, edo noizbehinka artikulu bat argitaratuko?

Juan Luis Zabalak elkarrizketa egingo lioke, hori ziur, 80 urteak ospatzeko aitzakian.

Mailukadak ematen jarraituko luke… zeri eta nori? Gaur arte luzatu den bere itzal hori galdu gabe?

Batzuetan beldurra ematen du ikonoak dauden lekutik mugitzeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!