LOMCE legearen aurkako manifestazioan parte hartzera deitu du Nafarroako hezkuntza komunitateak. Iruñeko Udalak %1,5 igoko ditu udal tasak 2014an. Bere horretan utziko ditu eremu urdina, garabia eta gizarte zerbitzuak. 197,5 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du UPNk. Nafarroako Parlamentuak atzeratu egin du PPren ezkutuko ordainsarien inguruko ikerketa batzordearen gaineko eztabaida. UPN, PSN eta PPNk, gainera, atzera bota dute Herriraren aurkako operazioa salatzeko adierazpen instituzionala. Iritziaren Plazan, gaur: Nekane Perez.