Markinako bertso saioko irudi bat (bertsozale.com)
Lesakako Eneko Fernandez izan da lehen Nafarra Bertsolari Txapelketa Nagusiaren kanporaketetan parte hartzen. Harentzat ere lehen aldia da txapelketan. Izan ere, lagun artean aspaldi hasi bazen ere bertsotan, oholtza handitan eta txapelketa nagusitan gutxitan aritu da. Bigarren kanporaketa jokatu dute asteburuan Markina-Xemeinen eta bosgarren izan da lesakarra. Sei bertsolari guztira eta Agin Laburu izan zen nagusi. Haren atzetik, Jone Uria, Onintza Enbeita, Eneko Abasolo "Abarkas", Eneko Fernandez eta Beñat Ugartetxea. Ikusle aldetik ere, 880 bertsozale elkartu ziren eta giro aparta izan zen frontoian zein herrian.
Bosgarren postua izan da Fernandezentzat eta pozik amaitu zuen bigarren kanporaketa: "Kontent nago egindako lanarekin zein jendearen erantzunarekin".
Heldu den asteburuan, Nafarroara dator Bertso txapelketa nagusia. Altsasun jokatuko dute laugarren kanporaketa, igandean. Han ariko dira Erika Lagoma eta Xabier Silveira. Bezperan, Hendaian hirugarren kanporaketa. Han ariko dena, Julio Soto.