“Herrira”-koen bila etorri zirenean, isildu nintzen; ezker abertzalekoa ez naizelako.
Moha laguna, Atzerritarrak Barneratzeko Zentro batetan sartu zutenean, ez nuen ezer egin; ni “ilegala” ez naizelako.
Tartalariak epaitzen dituztenean, ez dut ezer esango; oso obeditzailea naizelako.
Nere bizilaguna etxetik kaleratzen saitzean, ez ditut oztoporik jarriko; nik ez bait dut ez etxerik, ez hipotekarik.
Langabezian geratzen bazara, ez dut grebarik egingo; dirua behar dudalako eta beldur naizelako.
Kartzelaratzen bazaituzte, ez naiz horren kontra antolatuko; hori terrorismoa gorestea litzatekeelako.
Azkenean nere bila badatozte, FAXISMOA aurrez aurre dagoela konturatu orduko, ez ote da beranguegi izango?
Besarkada haundi bat hemendik “Herrira”-ko kideentzat! Arratsaldera arte!