Mallorca hirueledunaren kontrako marea berdea

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 3a

Joan den igandean 100.000 pertsona baino gehiago bildu ziren Mallorcako Palman hango gobernuaren hezkuntza politikaren aurka protesta egiteko eta greban dauden irakasleei beren sostengua adierazteko.Bi aste luze daramazkite Balear Uharteetako irakasle gehien gehienek greban.

Joan den igandeko manifestazioan Partido Popularreraren esku dagoen Balearretako gobernuari 3 gauza eskatu zioten aho batez: TIL hizkuntzen inguruko programa ez ezartzeko bertako eskoletan, ikurren lege berria indargabetzea eta zigortutako hiru irakasleei disziplina- zigorra kentzeko.Mallorcara joan gara, Palmara, han bizi den Iruindar batekin Valeri Zigandarekin, solas egiteko. Bera ingeles irakaslea da institu batean. Kezkatuta daude murrizketengatik eta bertakoek eskatu ez duten elehirutasuna ikastetxe guztietan, gauetik goizera ezartzeko erabakiarengatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!