Yolanda Barcinak kosta ahala kosta boterean jarraitzeko asmoa berretsi du politika orokorreko eztabaidan, eta horretarako akordioa lotzeko eskaera egin die nafar sozialistei Euskadin EAJrekin sinatu berri duten akordioa eskainita. Eskaintzari ezetz erantzun diote sozialistek eta, PP ez beste talde guztiek bezala, hauteskundeak aurreratzeko eskatu diote Barcinari. CAN auzi osoa artxibatzea erabaki du Maria Paz Benito epaileak. Madrilen, epailearen aurrean deklaratzen ari dira Herrirako 18 atxilotuak: hamalauk jada deklaratu dute, eta horietatik lau aske uzteko eskatu du fiskalak, tartean Imanol Karrera nafarra. Iritziaren Plazan, gaur: Jon Abril.