Oposizioarentzat Barcinaren hitzaldia "zinikoa" izan da, eta "gezur hutsa"

Euskalerria Irratia 2013ko urriaren 3a

Jimenez, Nuin, JImenez, Mauleon eta Ramirez, Argiaren atxiboko irudi batean

PSNko eledun Roberto Jimenezen arabera, "alderdi sozialistak Nafarroa maita dezake, Barcina maitatu gabe", bere idurikoz foru presidenteak dikotomia faltsua planteatu baitu UN ez beste guztiak Nafarroaren aurkakoak balira bezala aurkeztuz.  "Alde egin dezala, utz diezaiola jendeari erabakitzen", gaineratu du.

Bilduko Maiorga Ramirezen idurikoz, Barcinaren hitzaldia "zinikoa" izan da, Nafarroa beste erkidegoak baino hobeki dagoela nabarmenduz, Nafarroa idiliko bat zirriborratuz, "iseka egin baitie oso gaizki pasatzen ari diren herritar ugariei, zerbitzu publikoak nola murrizten ari diren ikusten ari diren guztiei".

Aralar-Nafarroa Baiko Patxi Zabaletaren ustez, Barcinarena "eskuin muturreko diskurtsoa" izan da. "Ekonomiari doakionez, aitzakia hutsak eman ditu, irtenbiderik eskaini gabe. Eta bakearen eta elkartasunaren aipurik ez du egin. Horren ordez, bazterketaren alde, abertzaleen bazterketaren alde egin du".

Izquiierda-Ezkerratik, Miguel Nuinek esan du Barcinaren hitzaldia "oso pobrea" izan dela. "Jada iragana den aro bat berreskuratu nahi izan du, Nafarroako bipartidismoarena. Horren aldeko apustua egin nahi izan du, baina alferrikako ahalegina da".

EAJ-Geroa Baiko Manu Aierdik, azkenik, "autokritikarik eza" nabarmendu du. "Barcinaren arabera, UPNk egiten duen guztia ongi dago. Baina gaur esandakoa duela urte bete esan zuenarekin alderatzen badugu, jabetuko gara esandakoa ez duela bete, ez duela deus esan. UPNren kudeatzaile onaren irudi hori guztiz faltsua da".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!