Musikaria, pianojotzaile eta konpositorea. Gaztetan Parisera eta handik Ameriketara joandakoa, Han egin zuen bizialdiaren zatirik luzeena, ia ehun urte bete arte. Nafarroako Ganberako Abesbatzak egunotan saio batzuk antolatu ditu Iruñean Emiliana Zubeldiaren errepertorioarekin. Aritz Azparren abestalde horretako kide da eta haren bidez ezagutu dugu Emiliana Zubeldiaren berri.