Langabeziak behera egin du irailean Espainiako Lan Ministerioaren datuen arabera. Herriraren aurkako operazioa salatzeko mobilizazioak antolatu dituzte ostiralerako zenbait alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragilek: eguerdian, elkarretaratzeak lantokietan, eta arratsaldeko 8etan, manifestazioa, Sarasate pasealekutik abiatuta. Eta entzierroaren inguruan sortu den eztabaidari ere heldu diogu, Iruñerrian Gaur, Iosu Asurmendi entzierrozale eta Peñen Federazioko kidearekin eta Fermin Erbiti entzierrozale eta idazlearekin. Iritziaren Plazan, gaur: Floren Aoiz.