Floren Aoiz: Euskalduna naiz eta haserre nago

Euskalerria Irratia 2013ko urr. 2a, 14:23

Euskalduna naiz eta haserre nago. Harro ere banago, egia esan, baina gaurkoan batez ere, haserreak bereganatu nau. Herriraren kontrako kolpeak mindu nau ni ere, beste aunitz bezala. Sarekadak ustekabean harrapatu banau ere, aitortu behar dut sakonean, nihaur ere atzematen ari nintzela espainiar estatuaren ikuspegitik deus berririk ez zela, ez duelako deus berririk ikusi nahi. Ustekabeak baino, sakoneko uste horren baieztapenak haserratu nau. Ez nuelako sinetsi nahi, pentsatu nahi nuelako, nolanahi izanik ere, aldaketaren bat gertatuko zela espainiar estatuko botere esparruetan.

Egia esan, aldaketak gertatu dira, baina ez bideak irekitzeko, gehiago ixteko baizik. Orain, espainiar estatua lehen baino beldurtuago dago. Catalunyaren beldur da, bistan denez, baita Euskal Herriaren beldur ere, jakin badakielako ezin digula ezer ere eskaini. Atxekimenak lortzeko eskaintzarik gabe, errepresioa nagusi. Estatua ahultzen ari da horrela, baina hemezortzi lagun eraman ditu, berriz ere, eta ez dakigu noiz lortuko dugun errepresioaren soka haustea. Horregatik haserre nago. Eta proposamen bat egin nahi dizuet: bil ditzagun gure haserreak egoera berria ekartzeko gai izanen den haserre erraldoia osatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!