Herrirako atxilotuak etzi goizean pasako dira epailearen aurretik. Hala espero du Jaione Karrera bost nafarren abokatuak. Larunbaterako manifestazioa antolatu dute Bilbon hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek. Pentsio publikoak gutxitu eta negozio pribatuak sustatzea du helburu PPren Gobernuak pentsioen sisteman eginen duen erreformak. Hala esan du ELAko Azterketa Bulegoko Iñaki Zabaletak gurean. Adinduek protesta egin dute eguerdian Nafarroako Gobernuaren egoitzan. Iritziaren Plazan, gaur: Maria Solana.