Herriraren aurkako operazioa: Guardia Zibilak gutxienez hemezortzi lagun atxilotu ditu, bost nafar: Imanol Karrera, Sergio Labaien, Jon Garai, Eneko Villegas eta Fran Balda. Operazioa gaitzetsi dute Bildu, Aralar, Izquierda-Ezkerra eta Geroa baik. Gaur arratsean, elkarretaratzeak, Iruñean eta Antsoainen. Aldaketaren alde ezkerreko alderdien arteko elkarlana eskatu du Xabi Lasa Aralarko Nafarroako koordinatzaile izendatu berriak. Foru parlamentuan politika orokorreko eztabaida, ostegun eta ostiralean: ELA, LAB, ESK, CGT, EHNE, STEE-EILAS sindikatuek elkarretaratzea eginen dute "bestelako eredu sozial eta politiko" baten alde. Iritziaren Plazan, gaur: Edurne Elizondo